XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure Ama Mariari honela otoitz egiten diogu
1) AGURMARIA....
2) AGUR ERREGINA.....
3) AGURTZA DEUNA.

AGUR MARIA
- Agur, Maria, graziaz betea: Jauna da zurekin; bedeinkatua zera zu andre guztien artean eta bedeinkatua da zure sabeleko frutua, Jesus.

- Santa Maria, Jaungoikoaren Ama: erregutu ezazu, gu pekatarion alde orain eta gure heriotzako orduan Amen.

JAINKOAREN GOGOA - Jesus, Jainkoaren Hitza da.

Mundu hontara, guri egia esatera etorri zan,/bere Aita ezagu-eraztera.

- Jesusek honela ots egin zuen: Beti, Aitaren gogoa egin behar da

Jesusek esaten didana bete behar dut nik, eta Haren bidetik ibili.

- Jesusek esan zuen: Nere aginduak ezagutu eta betetzen dituenak, haretxek maite nau; eta Ni maite nauena, nere Aitak maite du, eta Nik ere maiteko dut.

Jauna, hona hemen ni, Zure nahia betetzeko.

AGUR ERREGINA - Agur, Erregina, Ama errukiorra! Gure bizitza, gozo ta itxaropena, agur!.

Zure deiez gaude Ebaren ume erbestetuok zuri aiezka, antsiz eta negarrez, negar-herri honetan.

Ea, bada, gure Bitarteko on horrek, itzuli itzazu gugana zure begi errukitsu hoiek; eta erbeste honen ondoren, erakuts zaiguzu Jesus, zure sabeleko Seme bedeinkatu hori O biozbera, O errukior! O Maria Birjin gozoa! Otoitz egizu gure alde, Jaungoikoaren Ama done orrek; Jesukristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun Amen.

JAINKOAREN AGINDUAK
-1 Jaungoikoa gauza guztiak baino maiteago izatea
-2 Jaungoikoaren izena alperrik ahotan ez hartzea
-3 Jai egunak jai egitea
-4 Gurasoak aintzat eukitzea
-5 Iñor ez hiltzea
-6 Aragikeririk ez egitea
-7 Ez ostutzea
-8 Gezurrezko testigutzarik ez egin eta gezurrik ez esatea
-9 Besteren senar edo emazterik ez nahi izatea
-10 Oker-bidez besteren ondasunik ez nahi izatea.

Bilketa: Jaungoikoa beste ezer baino maiteago maite izatea, eta gure lagun urkoa gere buruak bezela.